www.antxetamedia.info

Antxeta Irratiak web orri berria du!

Hondarribiako alardea

[Iraupena: 2’07]

Arazorik gabe iragan da Hondarribiako alardea, baina tentsioguneak bizi izan dira. Pasa den astean Herrizaingo sailak hartutako erabakia ulergaitza da alarde parekideko kideentzat, eta hori dela eta eserialdi bat egin dute kale nagusiko sarreran euren gaitzezpena azaltzeko. Momento horretantxe bizi izan da tentsio apur bat, eta batez ere kale nagusitik igaro direnean, baina arazorik gabe iragan da. Garoa Lekuona Jaizkibel konpainiako kapitainak adierazpen hauek eskaini ditu ibilbidearen amaieran.

Ekonek: Goi mailako teknologia Behe Bidasoa eskualdean.

Aritz Lekuona mp3-an jeitsi

Elikagaien industriak milloika tona hondakin sortzen ditu, azken urteetan,konpostarako erabilia izan da hondakin hauen portzentai bat, baina bestelako erabilpenak ere ikertuak izan dira. Irunen esaterako, ekotek enpresa,aintzindari dugu mundu maila. Aritz lekuona ekotek enpresako kidearekin hitzegin dugu

Etorkizunerantz nabigatzen iraganetik

Sebastien mp3-an jeitsi

Albaola: Itsas kultura eta ondarea bere ikuspegi guztietan lantzen dituen erakundea da. Pasai San Pedroko Ondartxo itsas kultura zentroan kokatua dago. Ikerkuntza,ontzigintza,nabigazioa eta gizarteratze lanak eskeintzen ditu.

Irun Rugby Taldea jokalari bila.

[Iraupena: 5’53]

Irun Rugby Taldea euskal ligatik Nazional A mailarako igoera behingoz lortzen saiatuko da, azken bi urteotan helburua lortzeko zorian egon ondoren. Horretarako talde indartsua osatu nahi dute, eta hori dela eta iparraldeko jokalariak animatzen saiatzen ari dira. Taldeko kidea den Iñigo Camarerorekin izan gara.

Eugenio Elduayen: Atunaren arrantzarekin kezkaturik

[Iraupena: 6’17]

Historiako hegaluze sasoirik txarrena izaten ari dela diote hegoaldeko arrantzaleek, eta oso kezkatuta daude beraz. Iaz garai berean arrantzatu zenaren %40-a arrantzatzea besterik ez dute lortu. Oso urrun joan behar izan dira arrantzan, horrek dakarren gastuarekin, eta hala ere pieza gutxirekin bueltatu dira gure arrantzaleak. Sasoi amaieran ikerketa bat burutzea eskatuko dute atun eskasia hau hobeto ulertzeko. Gipuzkoako kofradien lehendakari den Eugenio Elduayenek azaldu digu egoera honek sortzen dien ezinegona.

Aiert Alonso: Hondarribian, ibilbide artistiko-kultural bat gorpuzten ari da

Aiert Alonso mp3-an jeitsi

Aiert Alonso, Hondarribiko margolari gaztearekin hitzegin dugu,Atalier Guevara, arte galerian egunotan ikusi ditzakegun lanei buru mintzatu gera, beste gai batzuen artean

Enrique Lekuona: Ontzien diseinuan,ikerketa eta garapena sustatzea beharrezkoa da.

Enrique Lekuona (ontzigilea) mp3an jeitsi

16 garren mendean, Euskal Herrian eraikitako itsas ontziak munduko aurreratuenak ziren.Azken 40 urteetan ordea gauzak asko aldatu dira. Enrique Lekuona, Ontzi ingeniaria.

(Elkarrizketa osoa:Ipar-Orratza saioan,Abuztuak 25, 13:00)

Txomin Artola

Txomin Artola elkarrizketa mp3-an jeitsi

Txomin Artolak txikitatik entzun zuen musika iparramerikarra, Elizondoko (Nafarroa) base amerikarrean lan egiten zuten auzokoak zirela medio. Horrela ezagutu zituen Elvis Presley eta twist musika. Ama Iparraldekoa izanik eta mugan bizi izanda, Artolak beti eduki du harreman berezia Iparraldearekin, eta bertan bizi da egun. Frantziako aldizkari eta irratien bidez deskubritu zuen The Beatles taldearen musika. Gitarra elektrikoa erosi, eta ingelesez zein frantzesez aritzen zen pop taldea osatu zuen 1962an. Hainbat emanaldi arrakastatsu eman zituzten Bidasoa aldean.
(info+ badok.info)

Moskuko Jaiak 2011

[Iraupena: 9’22] Deskargatu mp3 formatoan

Ostegunetik iganderarte igaroko dira aurtengo Moskuko jaiak. Autogestioan oinarritutako jaiak, kontzertuak, antzerkia, bertso saioak, bazkari herrikoia eta hainbat eta hainbat kultur eta aisialdi ekimen proposatzen ditu haur, gazte zein helduentzat.

Egitaraua